Urrian irekita egongo da San Tomas eguneko azokan postuak jartzeko izen ematea
Aurten bai, San Tomas eguneko festa bere horretan itzuliko da Donostiara, abenduaren 21ean. Horrela, Donostiako Festak erakundea eguna prestatzen hasi da, eta bihar, urriaren 1ean, irekiko du San Tomas eguneko azokan postuak jartzeko izen ematea. Txistorra eta sagardoa izaten dira nagusi postu horietan, baina gero eta eskaintza zabalagoa egon ohi da. Horrela, Donostiako Festaken webgunearen bidez eman ahalko da izena, urriaren 1etik 31ra.