Bertan behera geratu da Emir Kusturicak eta The No Smocking Band-ek Kursaalean eman behar zuten kontzertua
Emir Kusturica. Bertan behera geratu da urriaren 13an, Kursaal Eszenaren denboraldiaren barruan, Emir Kusturicak eta The No Smoking Band-ek Kursaal Auditorioan ematekoa zuten kontzertua, logistika arrazoiengatik. Emir Kusturicaren management bulegotik honakoa adierazi dute: “Sentizen dugu ohar honek bere zaleen artean eragin dezakeen ezinegona, eta espero dugu ahal bezain laster haiekin topo egiteko aukera izatea”.
Sarrera www.kursaal.eus webgunearen bidez erosi zutenei automatikoki egingo zaie diru itzulketa. Leihatilan erosi zutenek, aldiz, 943-00 31 70 telefonora deitu beharko dute itzulketa gauzatu ahal izateko.

