Donostiako Pukas eta Benegas denden lana sarituko dute Espainiako Merkataritza Sarietan
Benegas lurrin denda. (Argazkia: Singular dendak) Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo ministerioak hainbat merkataritza egitasmo saritu ditu, eta ekitaldi batean banatuko ditu sariak, Zumarragan, azaroaren 10ean. Pukas Surf Donostiak eta Benegas lurrin dendak egindako lana aitortuko dute, ohorezko aipamena egingo diete eta.
Ehun urte baino gehiago igaro dira denda Benegas denda Donostiako Garibai kalean ateak lehenengoz ireki zituenetik. Francisco Benegasek eta haren emazte Justa Echeberriak sortu zuten Casa Benegas. Garai hartan, estilo ingeleseko bizartegia eta ile-apaindegia zen, eta lurrinei eta podologia-zerbitzuari eskainitako espazio bat ere bazuen. Aurrerago, 1970ean, negozioak aurrera jarraitu zuen haien ondorengoen eskutik. Orduan, hurrengo belaunaldia Parisera joan zen estetika-arloko lanbide-heziketa jasotzera, nazioarteko enpresa onenetako batean. Donostiara itzuli zirenean, dendan lan egiten hasi ziren, eta estetika-kabinak irekitzeaz gain, lurrinetara bideratu zuten negozioa. Gaur egun, familiako laugarren belaunaldiak lanean jarraitzen du.
Pukas 70eko hamarkadan sortu zen, Marian Azpiroz eta Iñigo Letamendiaren ekimenez. Azpiroz bera hasi zen emakumeentzako bikiniak josten, eta, Letamendia, taulak egiten. Egun, surf taulak eta bainujantziak ez ezik, arropa ere saltzen dute euren dendetan. Donostian Parte Zaharrean eta Grosen dituzte hainbat denda.


