Begira, bira bat gehiago
2022ko Tinatxo Estropada.Joseba Parron San Sebastian Ez al zaizu gertatu inoiz, aurrera egiten saiatzea eta ezin izatea? Arraunari tai gabe ematea, zure indar guztiekin, eta konturatzea, izerdi itsaso eta alimaleko esfortzuak, gihar akituak eta bihotz danborradak ez dutela ezertarako balio izan? Emandako arraunkada bakoitzak zure helburutik urrundu zaituela, eta biraka zabiltzala, arazoen muinean biraka?
Konturatzen hastea da gakoa. Eta, konturatzen zarenean biraka bizitzea merezi ez duela, agian, akaso, hobe da tinatxotik salto egitea. Eta uzten dizuten bitartean, behintzat, arrapalan bainatzea. Ziba izateari uztea, astelehena heldu aitzin, behintzat.

