Doinu urbanoek Intxaurrondo hartuko dute berriz ere, Donostikluba Festibalean
Hemen da, berriz ere, musika urbanoaren Donostikluba Festibala, hamazazpigarrenez. Donostia Kulturak antolatuta, ostiralean eta larunbatean egingo dute, Intxaurrondo Kultur Etxean, 21:00etan. Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta Donostia Kulturaren webgunean erosi daitezke, 15 euroan.
Ostiralean, hilaren 14an, SNKT rap eta trap talde donostiarra ariko da lehenengo, eta Boddien Castaño ondoren, KG970 ezizenez ezagunagoa. Espainiako Estatuko drill estiloaren aitzindarietako bat da KG970. Larunbatean, aldiz, Norzzone Jauna eta Fani rap abeslari donostiarrek osatutako Nizuri Tazuneri taldea ariko da lehenengo, eta Las Ninyas del Corro rap bikote katalana ondoren. Felinna Vallejok eta Laura Bonsaiquek osatzen dute taldea.