Donosti Belle Swing jaialdia hileko azken asteburuan itzuliko da
IV. Donosti Belle Swing jaialdia, 2019koa. (Argazkia: Beñat Parra)Beñat Parra Pandemiak eragindako etenaldiaren ostean, Donosti Belle Swing lindy hop estiloko dantza jaialdia bueltan da, eta hilaren 28tik 30era egingo dute. Hainbat jarduera egin ohi dituzte jaialdian, baina udaletxeko udal batzar aretoan egiten duten dantzaldi handia izaten da arrakastatsuenetako bat. Donosti Lindy Hop elkarteak antolatzen du jaialdia, Donostia Kulturaren laguntzarekin, eta aurtengoa bosgarrena izango da.
Horrela, jaialdira begira, lindy hop dantza ikastaro ireki bat antolatu dute jaialdiaren aurreko astebururako; zehazki, hilaren 23rako. Ana Minguez irakasleak eskainiko du ikastaroa, 11:30ean, udal batzar aretoan. Doakoa izango da ikastaroa, baina izena eman behar da, 653-73 94 40 telefono zenbakira deituta edo idatzita.
2019an egin zuten azkenekoz Donosti Belle Swing jaialdia, eta IRUTXULOKO HITZA han izan zen, baita udaletxeko dantzaldia bideoan grabatu ere.


