Hainbat domina donostiarrentzat kayak surfeko Munduko Txapelketan
Kayak surfeko Euskal Selekzioak hamar urrezko domina eskuratu ditu Budeko (Erresuma Batua) Munduko Txapelketan, tartean hainbat donostiarrenak. Hain zuzen ere, Olatz Garmendiak ontzi laburreko urrezko domina lortu zuen, Aitana Urbietak gazte mailako ontzi laburrekoa, Peru Barandiaranek ontzi laburreko New Age kategoriakoa, Aiur Illarretak gazte mailako ontzi laburrekoa eta ontzi luzekoa, Odei Etxeberriak ontzi luzekoa, Ainhoa Tolosak ontzi luzekoa, Xiang Mezzacasak gazte mailako ontzi luzekoa, Hodei Crujeirasek ontzi luzeko New Age mailakoa eta Odei Etxeberriak ontzi laburrekoa.