Igarotako bidearen kronologia bat

Aztik Bizkaiko golkoko itsas zaborraren inguruko ikerketa egin du

Itsas zaborra Azti Aztiko ikerlariak itsas zaborra ikertzen. (Argazkia: Azti)

Azti zentro teknologikoa lau urtez aritu da Bizkaiko golkoko itsas zaborren banaketa espaziala definitzen. Hainbat arlotan ikertu du, hala nola, mikroplastikoen analisian, ibai-inguruneen azterketan, hondakin flotatzaileetan, hondakinen ekoizpenean sektoreka, biodegradazio-prozesuetan eta akuikulturan eta arrantzan.

Aztiko ikerlariek lortutako emaitzen arabera, Bizkaiko golkoko gune ozeanografiko hau mikroplastikoentzako irteerarik gabeko “kale itsua” da. Ildo horretan, mikroplastikoak aztertutako laginetan dagoen plastiko kopuruaren %93 dira (%28 pisuan), mesoplastikoak %7 (%26) eta makroplastikoak %1 (%46).

Aurkitutako plastikoaren batez besteko ugaritasuna kilometro koadroko 739.395 eta 2.625.271 plastikozko pieza eta kilometro koadroko 232.227 elementu izan dira batez beste.

HITZAkide HITZAkide