Tamala da onartzea
(Argazkia: Joseba Parron) “Gizarte bat nolakoa den jakiteko, ahulenak nola tratatzen dituen jakin behar da”. Ez dakit norena den aipu aski ezagunegia; igual ez da inorena eta iritzi protofoucaultiarrak indartzeko Interneteko txantiloietarako besterik ez du balio. Ez dakit ere “ahulenak” zer esan nahi duen sobera: indar gutxien dutenak ala indar gutxien erabiltzen dutenak?
Edonola ere, edozein mundutako kartzelak begiratzea besterik ez dago, gizartearen arraza, klase eta genero gatazkak ulertzeko. Gauza bera kalean bizi direnekin. Baztertuak, ahaztuak, zokoratuak. Migranteak, mozkorrak, jonkiak, eroak, putak.
Buru Osasunaren Nazioarteko Egunean asko izan dira psikologora joateko gomendatu dutenak, arazoak norbanakoenak izango balira bezala. Tamala zait onartzea, gazteen artean depresioa normalizatu izana, kontsulta eskariak laukoiztu egin direla onartzea; duela 30 urte horrela gertatzen ez zenean. Osasun mentala langile herriaren kontrako arma bat da egun. Ipurtondotik egingo balu noizbehinka tiro…

