Donostiako etxegabeak zenbatzen laguntzeko deia egin dute
Urriaren 26tik 27rako gauean, kale egoeran bizi diren pertsonen zenbaketa egiteko deia egin du SOS arrazakeriakek. Datuak aldi berean bilduko dira EAEko 23 udalerritan, Euskadiko bizitegi bazterketa larriari buruzko azterlan berri bat egiteko, tartean Donostian.
Adierazi dutenez, boluntarioen parte hartzea ezinbestekoa da etxerik gabeko pertsonak zenbatzeko lanetan. Jarduera honen helburu nagusiak hauek dira: Etxerik gabeko pertsonen kopurua, ezaugarriak eta beharrak hobeto ezagutzen laguntzea, eta herritarrak, oro har, etxegabetasunaren arazoaz sentsibilizatzea, etxerik gabeko pertsonen estigma kentzea laguntzea eta etxebizitza eskuratzeko zailtasunetan arreta jartzea.
Asko dira kale egoeran bizi diren pertsonak, eta zenbaketa hau funtsezkoa da aurrekontu eta plan sozialetarako. Donostian 150 lagun inguru kalkulatzen dira, benetako zenbakiak edukitzea oso zaila den arren. Parte hartzeko adinez nagusia izatearekin nahikoa da, eta ondorengo estekan izena ematea besterik ez da behar.