Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Gabonetako marrazki lehiaketa antolatu du Dbusek 13 urte arteko haur eta gazteentzat

Gabonak Dbus Dbusek gabonetako marrazki lehiaketa antolatu du.

Dbus eta Gabonak haurrentzako marrazki lehiaketaren edizio berri bat abiarazi du Dbusek, 13 urte baino gutxiago dituzten neska-mutilentzat. Gaztetxoen sormena sustatu nahi da egitasmoaren bidez, eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie. “Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko”, adierazi du Dbusek ohar baten bidez.

Lehiaketaren oinarriak

Parte hartzailea 13 urtetik beherako edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta. Marrazkiak Fnac-eko erakusmahaian entregatuko dira (San Martin Merkataritza Gunea), lehiaketaren antolaketako laguntzailea baita, edo Dbuseko bulegoetan (Fernando Sasiain, 7), eta marrazkien atzealdean parte hartzailearen datuak jarriko dira: izen-abizenak, adina, jaiotze data, helbidea, telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa, ikastetxea eta baimendutako tutorearen izenpea. 

Jakinarazi dutenez, ezinbestekoa da datu pertsonal guztiak adieraztea. Bestela, marrazkia lehiaketatik baztertuta geratuko da. Derrigorrezkoa izango da, halaber, formularioa betetzea parte hartzailearen legezko tutoreen baimenarekin. Formularioa edo inprimakia hemen deskargatu dezakezu.

Marrazkiak jasotzeko azken eguna 2022ko azaroaren 11 izango da.

Sariak

Lehenengo saria txartel pertsonal eta besterenezina izango da, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2023ko sei hilabetetan, eta Lenovo M10 HD bat ere bai. Bigarren saria ere txartel pertsonal eta besterenezina izango da, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2023ko hiru hilabetetan, eta Fujifilm argazki kamera. Hirugarrenak ere txartel pertsonala eskuratuko du 2023ko hiru hilabetetan erabiltzeko, eta baita liburu sorta eta idazketarako sorta ere. Azkenik laugarren eta hamargarren postuen artean sailkatzen direnek diploma bana jasoko dute. 

HITZAkide HITZAkide