Pobreziaren kontrako egunean, mobilizatzearen beharra nabarmendu dute
Urriaren 17a, Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna oroitzen da. Horren harira, Donostiako Zero Pobrezia plataformak, hamasei gizarte erakundez eta herri mugimenduz osatuta, antolatutako jarduerak aurkeztu ditu.
Adibide gisa, Errusiak Ukrainaren arteko gatazka aipatu dute, gerra hasi onderengo asilo politikaren kudeaketan “frogatuta geratu dela elkartasuna eta justizia soziala posible direla”. Ordea, salatu dutenez, mugak irekitzeko desberdintasunak larriak direla ere asiloa, aterpea eta babesa lortzeko eta Europar Batasuneko estatuentzat “pertsona batzuen bizitzek gehiago balio dutela beste batzuenak baino” adierazi dute.
Donostiako Zero Pobrezia plataformak “sistema kapitalista heteropatriarkala” jotzen du “desberdinkerien egiturazko kausen, pobreziaren, ingurumenaren degradazioaren eta behartutako migrazioen arduraduntzat”.
Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, gizarteari mobilizatzeko deia egin diote, pobrezia eta desberdinkeria desagerrarazteko neurri “zehatzak eta eraginkorrak” lortu arte.
Horretarako, bihar, urriaren 18an, zine foroa antolatu dute Kresalan. Aki Kaurismakiren Le havre filma proiektatuko dute. Pelikulan, Marcel Marx idazle bohemioaren eta portura zamaontzi batean iritsi den gazte afrikar baten arteko elkarrizketa gertatzen da.
Igandean, hilak 23, bizikleta martxa bat antolatu dute, 12:00etan Haizearen Orrazitik.