Tokiko moda iraunkorra sustatzeko saltoki berria zabaldu dute Garberan
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak Moda Iraunkorraren Cornerra inauguratu du Garberan. GK Green Fashion Gipuzkoako Moda Jasangarriaren Klusterreko diseinatzaileek saltoki fisiko bat izatea da helburua, beraien diseinuak ikusgai izan ditzaten. Oraingoan, sei markek erakutsiko dituzte euren produktuak azaroaren 12ra bitartean: Maider Alzaga, Telarista Urbana, Kibo, Bedford, Ekomodo eta Giovanna.
GK Green Fashion Pop Up store gunea Garberako eskailera mekanikoen aurrean egongo da, eta duela hamarkada bat AEBn sortu zen dendaren kontzeptuari erantzuten dio.
Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak adierazi duenez, “funtsezkoa da tokiko moda iraunkorra sustatzea, elkarlaneko ekonomiaren, sormenaren, emisio baxuen, aberastasunaren eta tokiko enpleguaren adibide baita”.