Goiak Donostiako alkatetzarako hautagai izateko erabateko babesa jaso du bere alderdikideengandik
(Argazkia: EAJ) EAJk Donostiako udalean bere zerrendaburua izendatzeko ireki duen barne prozesuaren lehenengo fasean, Eneko Goiaren alde bozkatu dute bere alderdikideek, aho batez. Horrela, hirugarren agintaldi baterako berrautatzeko aukera izango du. Bere hautagaitzari hiriko bost batzokietan eman diote babesa jeltzaleek: Antiguan, Erdialdean, Grosen, Altzan eta Amaran.
Goiak “emozio eta ilusio handiz” jaso du babes hori. “Emozioa, dena ematen ari den talde baten lan gogorra babestuta ikusteagatik, hiriak egunez egun aurrera egin dezan, hobeak izaten jarraitzeko, lehiakorragoak izateko, talentua erakartzeko eta Donostiak bere argiarekin distiratzen jarraitzeko. Eta ilusioa, energia txute handia delako orain arte bezala gogor lan egiten jarraitzeko”, adierazi du.

