Igarotako bidearen kronologia bat

Aranzadi zientzia elkarteak 75 urte bete ditu

Zorroaga Zorroagan du egoitza Aranzadi Zientzia Elkarteak.

Aranzadi zientzia elkarteak 75 urte bete ditu, eta Donostiako Zorroagagaina kaleko egoitzan Aranzadik egiten duen lanaren adierazle diren kartelak jarri dituzte urteurrena ospatzeko. Oroimena, ondarea, natura eta zientzia diote, eta sarrerako atearen gainean honako esaldi hau irakur daiteke: “Ez dago etorkizunik zientziarik gabe, ezta iraganik memoriarik gabe ere”.

Aranzadi zientzia elkarteak 2.000 bazkide ditu gaur egun, eta horietatik 150 inguru hainbat zientzia-diziplinatako ikertzaileak dira, erakunde horretan lan egiten dutenak. Arlo ugari lantzen dituzte bertan: arkeologia, etnografia, ornitologia, botanika, mikologia, astronomia eta antropologia, besteak beste. 

Aranzadik zientzia, historia eta kultura-ondarea kontserbatzea eta balioestea errazten du, bizi garen gizarte modernoaren bilakaera ulertzeko erreferentzia gisa.

HITZAkide HITZAkide