Igarotako bidearen kronologia bat

Miriam Arrillaga 'frontball'-eko munduko txapeldunordea da

MiriamArrillaga Miriam Arrillaga, ezkerretik lehena, txapelketako partida batean.

Igandean hasi zen Miarritzeko Munduko Euskal Pilota Txapelketa (Lapurdi), eta atzo jokatu ziren lehen finalak frontball modalitatean, Bidarten (Lapurdi). Miriam Arrillaga pilotariak eskura izan zuen txapela, baina galdu egin zuen finalean Paola Reyes mexikarraren kontra (2-0; 10-1 eta 10-9).

Aginagakoa da Arrillaga, baina Zubietan bizi da. Maiatzean Espainiako frontball txapelketan ere txapeldunordea izan zen, eta iazko azaroan Europako frontball txapelketa irabazi zuen.

HITZAkide HITZAkide