Bertan behera geratu da Larratxo kultur etxeko Zombie Jaialdia
Bloodbound taldea. Bloodbound talde suediarrak bira atzeratu behar izan du taldekide baten gertuko norbaiten azken orduko gaixotasuna dela eta. Taldea kartel burua izanik, azaroaren 5ean Larratxo kultur etxean egitekoa zen XI. Zombie Jaialdia bertan behera geratu da.
Sarreren dirua sarrera erosteko erabilitako bide beretik bueltatuko da. Informazio gehiago: sarrera salmentaren atalean.


