Igarotako bidearen kronologia bat

Europako lehen garaipena eskuratu du Ibaeta Basketek

Historikoa da Donostiako taldeak bart Gasca kiroldegian lorturikoa.

IbaetaBasket_Europa Ibaeta Basket eta Zabiny taldeen arteko partida, atzo iluntzean. (Argazkia: Ibaeta Basket)

Ibaeta Basket lehen aldiz jokatzen ari da Eurokopa, eta atzo Europako lehen garaipena lortu zuten. Multzoen faseko bigarren jardunaldian, Txekiako Zabiny taldea gainditu zuten Gasca kiroldegian (91-80). Joy Adams izan zen neurketako jokalari esanguratsuena; 21 puntu sartu eta 14 errebote jaso zituen.

Bi jardunaldi jokatuta, Ibaeta Basketek garaipen bat eta porrot bat ditu multzoen fasean. Izan ere, Lyonen kontra jokatuko lehen neurketa galdu zuten Azu Muguruzak gidatutako neskek.

HITZAkide HITZAkide