Igarotako bidearen kronologia bat

Lau miru gorri agertu dira Antondegin

miru-gorria Antondegin ikusi dituzten lau miru gorrietako bat, larunbatean, surf parkea eraiki nahi duten lursaileko zuhaitz batean. (Argazkia: Itsas Enara)

Itsas Enara Ornitologia Elkarteko kideek lau miru gorri behatu dituzte Martuteneko Antondegi eremuan. Zehazki, Wavegarden enpresaren surf parkea eraiki nahi duten lursailean ikusi dituzte, lotegi batean; lo egiteko eremu batean, alegia.

antondegi

Miru gorri bat (goian) eta zapelatz bat (behean), Antondegin, igandean. (Argazkia: Itsas Enara)

Elkarteko kide Xabier Saralegik azaldu duenez, baliteke lau ale horiek negutarrak izatea: “Espezie honen aleek lotegi komunalak eratzen dituzte, dozenaka alerenak. Egunotan miru gorri migratzaile asko pasatzen ari dira. Gehienak aurrera egingo dute, baina gutxi batzuk hemen geratuko dira. Antondegin urtero bizpahiru geratzen dira. Baliteke lotegikoak hemen geratzen diren horietakoak izatea”. Gainera, nabarmentzekoa da miru gorria Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainiako Estatuko Espezie Mehatxatuen katalogoetan sartuta dagoela.

Jarraian, miru gorrietako baten bideoa:

Erlazionatutako edukiaAntondegi: hegaztiak nonahi
HITZAkide HITZAkide