Hauteskunde sindikalak egingo dituzte ostegunean udalean
Ostegunean, hilaren 10ean, hauteskunde sindikalak egingo dituzte Donostiako Udalean, udal langileen ordezkari sindikalak hautatzeko. Aurten, berritasun gisa, Esan polizia sindikatua estreinakoz aurkeztuko da; Donostian ez ez ezik, hiriburu bateko udaleko hauteskunde sindikaletan aurkeztuko den lehenengo aldia izango da.
2018ko azaroan berritu zen azkenekoz udaleko Langileen Batzordea, eta LAB izan zen nagusi orduan, hamar ordezkarirekin. ELAri gailendu zitzaion, ordura arte ELA baitzen nagusi batzordean. ELAk, hain zuzen, zazpi ordezkari lortu zituen, CCOOk bost eta Erne polizia sindikatuak bi. Orduan aurkeztu zen polizia sindikatu bakarra izanik, Erne sindikatua izan zen nagusi udaltzainen artean.