Igarotako bidearen kronologia bat

Hiru puntu batuta doa etenaldira

reala Realeko jokalariak, Sorlothen gola ospatzen. (Argazkia: Reala)

Realak irabazi egin zuen atzo Sevillan, eta hiru puntu baliotsurekin doa Qatarko Munduko Koparen etenaldira. Izan ere, horri esker, Europako postuetan igaroko dute txuri-urdinek etenaldia.

Dena alde izan zuen oraingoan Imanol Alguacilen taldeak, 20. minutuan aurreratu baitzen Sorlothen gol bikain batekin, eta handik gutxira, 28. minutuan, Sevilla hamar jokalarirekin gelditu zen, epaileak Rakitici gorria atera baitzion. 34. minutuan, epaileak Sevillako beste jokalari bat kaleratu zuen, Nianzou, eta dena are hobeto jarri zitzaion Realari.

Horrela ere, borrokatu behar izan zuen, Sevillak ez baitzuen etsi. 36. minutuan heldu zen bigarren gola, Braisena, eta 44.ean Rafa Mirrena, distantzia txikitzeko. Azkenean, borrokatuta, baina 1-2 bukatu zen neurketa, eta Reala pozik doa etenaldira. Indarberrituta itzuli beharko da taldea, denboraldiko zatirik handiena baitu aurretik.

HITZAkide HITZAkide