Sarriegi plazako magnolio bat Matigoxotegira lekualdatu dute
Parte Zaharreko Sarriegi plazako lanak direla eta, magnolio handi bat plaza horretatik erretiratu zuten asteazken goizean, eta Egiako Matigoxotegi futbol zelaiaren inguruan jarriko dute, Polloeko hilerriaren atzealdean. Sarriegi plazan beste dozena bat magnolio daude, eta horiek hor geldituko dira.
Zuhaitzak 3.000 bat kiloko pisua du, eta, beraz, Tecnatura enpresako langileak kontuz ibili behar ziren lekualdatzean, zuhaitza ez kaltetzeko. Beste mota batzuetako zuhaitzak lekualdatu izan dituzte Donostian, baina magnolio bat lekualdatzen duten lehenengo aldia da.