Beñat Gaztelumendik laugarren finalaurrekoan kantatuko du
Bihar jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa eta lehen itzuliko azkena.
Durangoko Landako gunean izango da saioa, 17:00etatik aurrera. Han argituko da zeintzuk izango diren bigarren itzulian kantatuko duten bertsolariak.
Beñat Gaztelumendi Arandia bertsolari donostiarrak parte hartuko du biharko finalaurrekoan. Harekin batera ariko dira Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Mendiluze Gonzalez, Eñaut Martikorena Lizaso, Julio Soto Ezkurdia eta Saioa Alkaiza Guallar. Gai jartzaile lanetan Ane Ezenarro Beristain ibiliko da. Durangoko irabazleak Bilboko finalaurrekoan kantatuko du bigarren itzulian abenduaren 3an. Beste bertsolariek puntuazioen arabera izango dute sailkatzeko aukera.
Finalaurreko guztien atzera, www.eitb.eus eta www.bertsoa.eus atariek zuzenean eskainiko dute saioa, baita, ETB4 kateak ere, Ilaski Serranoren eta Jon Martinen eskutik.