Pablo Marin gazteak 2027ra arte berritu du Realarekin
Reala eta Pablo Marin erdilaria akordio batera iritsi dira bere kontratua 2026-2027 denboraldi bukaerara bitarte luzatzeko. 19 urte ditu eta dagoeneko txuri-urdinen lehen taldearekin jokatu du.
Marin 2003an jaio zen Logroñon (Errioxa, Espainia), eta 2016an iritsi zen Zubietara, 13 urte zituela. Fernando Marin Logroñeseko jokalariaren semea da. Reala Cko jokalari gisa iritsi zen futbol profesionalera, eta zeresana eman zuen. Horri esker, txuri-urdinen bigarren taldearekin jokatu zuen, Xabi Alonsoren aginduetara.
Esan moduan, denboraldi honetan egin debuta lehen taldearekin. Valladoliden kontrako partidan izan zen, ordezko gisa sartu zenean zelaira 42 zenbakia soinean zuela. Lesioek eragindako egoerarengatik, Imanol Alguacilek hainbat aukera eman dizkio gazteari. Manchester Uniteden eta Betisen aurka hasieratik aritu zen. Maila onean aritu da jokaturiko minutuetan. Horregatik, klubak haren kontratua luzatzea erabaki du –2024. urtean bukatzen zitzaion–.