Parafünk taldearen 'Epïlogo' berrargitaratuko dute, 25. urteurrenean
Donostiako Orbahn Diskak elkarteak, Javi P3z buru zuen Parafünk talde mitikoaren Epïlogo lana berrargitaratuko duela iragarri du, bere 25. urteurrenean. Binilo bikoitz formatu zainduan kaleratuko dute, eta azaroaren 25ean Bukowski dantzaldia iragarri dute.
Adierazi dutenez, “kultuzko diskoa” da bere aurreko belaunaldiarentzat, “jazz-funk eszenan errotutako soinu-banda bat eta oraindik publiko zabalarentzat deskubritzeke dagoen bitxi sailkaezina”.
Diskoetxeak nabarmendu duenez, albuma bere kideen “sormen goreneko une batean sortu zen, hainbat proiektutan bildutako superbanda moduko batean, argi eta garbi disko ameslari eta berezi bat aberastu zuena”. Garai horretan, Parafünk osatzen zuten gerora erreferenteak bihurtu diren hainbat musikarik: Javi P3z, Mikel Azpiroz, Mikel Abrego eta Alberto Bosch, besteak beste.