Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Gabonetan berriz ere martxan jarriko dute Illunbeko doako autobusa

Illunbe_autobusa Illunbeko doako autobusa. (Argazkia: Donostiako Udala)

Abenduaren 3tik urtarrilaren 7ra bitarte erabili ahal izango da Illunbeko doako autobusa. Gabonetan, Illunbetik Erdialdera –Mendeurrenaren plazara– joateko doan erabili ahal izango den zerbitzua da, autoak eta motordun ibilgailuak Illunben aparkatuta. Ordutegiari dagokionez, 11:00etatik 22:30era bitarte hartu ahal izango da autobusa, eta maiztasuna 20 minutukoa izango da.

Donostiako Turismo sailak 2020ko udan abian jarri zuten doako autobusak harrera ona izan du azken urteotan. Udan eta Gabonetan jarri izan dute orain arte zerbitzua, erabat doan.

HITZAkide HITZAkide