Gaueko ate irekien zerbitzuak 40 plaza gehiago izango ditu
Donostiako Udalak Antiguako La Sirena aterpetxean eskaintzen du gaueko ate irekien zerbitzua.Inaxio Esnaola Etxegabeentzako gaueko ate irekien zerbitzua indartzeko asmoa du Donostiako Udalak. Asteleheneko udal batzordeetan eman zituen xehetasunak Aitziber San Roman Gizarte Ekintzako zinegotziak, EH Bilduren eta Elkarrekin Donostiaren galderei erantzunez.
Ondarretako La Sirena aterpetxean eskainiko dute zerbitzua, eta 100 ohe jarriko dituzte etxegabeentzat. Hau da, orain arte baino 40 plaza gehiago. Izan ere, 60 oheko zerbitzua da orain arte aterpetxeak eskaini izan duena.
Gogora dezagun, kostaldean izotz arriskua dagoenean irekitzen dutela etxegabeentzako gaueko zerbitzua. Iragan neguan eztabaidarako gaia izan zen, Hiritarron Harrera Sareak negurako aterpe iraunkor bat eskatu zuelako. IRUTXULOKO HITZAk erreportaje honetan jaso zuen afera.


