Elbira Zipitria oroituko dute asteazkenean, San Telmo Museoan
Elbira Zipitriaren eskultura. (Argazkia: Inaxio Esnaola) Elbira Zipitria omentzeko asmoz sortutako egitarauaren bigarren ekitaldia izango da asteazkenean, hilaren 23an. Oraingoan, Josu Martinezen Anti film laburra proiektatuko da San Telmo Museoan, 19:00etan. Jarraian, Oihana Maritorenak gidatutako solasaldia egingo dute, Ainize Madariaga, Kontxita Beitia eta Jone Forcada gonbidatuekin.


