Ane Esnalen baja izango du Ibaeta Basketek, arrazoi pertsonalengatik
Ane Esnal, Ibaeta Basketeko jokalaria. (Argazkia: Ibaeta Basket) Ibaeta Basketek jakinarazi duenez, Ane Esnal jokalari donostiarrak aldi baterako taldetik aldentzeko borondatea adierazi du, eta baja izango da talde donostiarrarentzat. Klubaren arabera, “arrazoi pertsonalengatik” egin du eskaera Esnalek.
Jokalari garrantzitsua izaten ari zen base gaztea, baina Ibaeta Basketek bera gabe egin beharko dio aurre denboraldiari.


