800 plaza gehiago izango ditu Garberako aparkaleku estaliak
Bihartik aurrera, Garbera merkataritza zentroaren aparkaleku estaliak beste 800 plaza jarriko ditu bezeroen eskura. Aurrerantzean, 2.200 ibilgailuentzako lekua izango du. “Zentrora datozen pertsonen sarbide esperientzia hobetzeko balioko du”, adierazi dute.
Aparkaleku estaliak smart parking teknologia du, eta gidatze sistema bat du plaza libreen kokapena identifikatzeko, zirkulazioa eta aparkalekua erraztuz. Gainera, aireztapen sistema bakar eta berritzaile bat du, metalezko hodi klasikoak ezabatzen dituena eta haizagailuen bidez aire fluxu batzuk sortzen dituena, sutea dagoenean kea desagerrarazteko.
Irisgarritasunari dagokionez, instalazio horiek ohi baino plaza zabalagoak eta altuagoak eskaintzen dituzte, eta, horrez gain, igogailuak dituzte bi mailetan, bai eta merkataritza gunera zuzenean sartzeko arrapalak ere. Iraunkortasunaren ikuspegitik, estalitako aparkalekuak Breem Excelent ziurtagiria du.