Igarotako bidearen kronologia bat

Turkiak Kurdistanen kontra egindako bonbardaketak salatuko dituzte

kurdistan_defenditu

Kurdistan eta Ekialde Hurbila “eraso odoltsu berri bat jasaten” ari dela salatu du Herri Kurduaren Aldeko Donostiako Ekimenak. Turkiako estatuak Siria eta Irak iparraldean egindako bonbardaketak, gerrillaren aurkako arma kimikoen erabilera eta nazioarteko erakundeen isiltasuna salatu dituzte.

Eraso berri hau “emakumeen iraultzaren, naturarekin harmonian bizitzearen, autodeterminazio sozialaren eta autodefentsaren aurkako erasoa” dela adierazi dute.

Turkiar estatuaren erasoa salatu eta Kurdistango askapen mugimenduari elkartasuna adierazteko mobilizazioa antolatu dute gaur, azaroaren 24a,  Groseko Biteri plazan 19:30ean.

HITZAkide HITZAkide