Garaipenak zenbatzen hasi da Txuri Urdin
Asteburu ona izan da Donostiako lehen mailako kirol taldeentzat.
Txuri Urdin izotz hockey taldeko mutilek denboraldiko laugarren garaipena batu zuen etxean, Majadahondaren kontra. Neskek, aldiz, berriz ere galdu zuten. Oraingoan, Milenio Panthers errioxarren pistan.
Futbolean, garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Realak Levanteren kontra, Zubietan. Amaiur Sarriegi donostiarrak penaltiz egindako golari esker aurreratu ziren txuri-urdinak, eta markagailua beste bi golekin borobildu zuten. Jensen eta Mirari izan ziren golegileak.
Eskubaloian, Bera Berak Gasca kiroldegia berotu zuen partida bikain bat jokatuta. Valladolid hartu zuten mendean, eta sailkapeneko bigarren tokian egonkortu dira, 12 punturekin.
Azkenik, belar hockeyan, Realak Sardinero gainditu zuen Beraberan. Sailkapenaren erdian jarraitzen dute txuri-urdinek.
EMAITZAK
Izotz hockeya
Gizonen liga, 10. jardunaldia
- Txuri Urdin 6 – Majadahonda 3
Emakumeen liga, 9. jardunaldia
- Milenio Panthers 4 – Txuri Urdin 0
Futbola
Emakumeen liga, 10. jardunaldia
- Reala 3 – Levante Las Planas 0
Eskubaloia
Emakumeen liga, 7. jardunaldia
- Bera Bera 31 – Valladolid 22
Belar hockeya
Emakumeen liga, 11. jardunaldia
- Reala 2 – Sardinero 0