Palestinar Herriarekiko Nazioarteko Elkartasun Egunean mobilizazioa egingo dute bulebarrean
Gaur, azaroaren 29an, Palestinar Herriarekiko Nazioarteko Elkartasun Eguna dela eta, Palestinarekiko elkartasun mugimenduak hainbat mobilizazio deitu ditu, tartean, gaur 19:00etan bulebarrean.
Aurten Palestinako herriarentzat odoltsuenetako bat izateko bidean dela salatu dute: “130 palestinar baino gehiago hil dituzte Israelgo okupazio indarrek, eta horietatik 30 baino gehiago adingabeak dira”. Bestalde, azken asteotan Israelek Zisjordaniako palestinarren aurka duen errepresioa areagotu dela nabarmendu.
Preso Palestinarren Elkartearen txosten berri batek agerian utzi ditu Israelen errepresio politikaren ondorioak: 2022ko hasieratik, ia sei mila palestinar atxilotu zituzten, zazpiehun eta hogeita hemeretzi adingabe eta ehun eta berrogeita bat emakume barne, elkartasun mugimenduak adierazi duenez. “Israelek Palestinako lurraldea okupatzeko duen planak inoiz baino indarrean jarraitzen du, eta Netanyahu boterean dagoela, are gehiago indartuko da”.
Salatu dutenez, “Palestinako herriaren aurkako Israelgo apartheid sistema posible dela nazioarteko komunitatearen eta CAF Ferrocarriles Vasca enpresaren konplizitateari esker, Israelen okupazio kolonialaren proiektua sendotzen laguntzen baitute Palestinan”.