Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Aita Mari itsas salbamenduko ontzia protagonista izango da Itsas Museoaren urteko azken topaketan

Aita_Mari-ko_eskifaia_2020an Aita Mari itsasontziko eskifaia

Gaur, azaroaren 30 asteazkena, Euskal Itsas Museoak Tromelin: esklabo ahaztuen uhartea erakusketarekin lotutako urteko azken Ontziratu zaitez… topaketa antolatu du, Aita Mari itsas salbamenduko ontziaren dokumentala ardatz.

Itsas Museoak adierazi duenez, Tromelingo esklaboen larrimina egoera askotan islatzen da gaur egun, beren herrialdeetatik aterpe bila ihes egiten duten eta abandonatuta geratzen diren errefuxiatuengan. Hausnarketa horri jarraituz, museoak 2022ko Ontziratu zaitez topaketei amaiera emango die Javi Julio, argazkilari eta Aita Mari dokumentalaren zuzendariarekin; eta Edou Thiam, itsas salbamenduko langilearekin batera. Tromelingo esklaboak ez ziren izan utzikeri hori jasan zuten bakarrak eta, horregatik, topaketak gai honen inguruko elkarrizketa zabala irekiko du protagonistekin, haien esperientzian eta dokumentalean oinarrituz.

Aita Mari dokumentalak Itsas Salbamendu Humanitarioak, gobernuz kanpoko euskal erakundeak, atunontzi bat erreskate-ontzi batera bihurtzeko prozesua eta Mediterraneoko urak zeharkatzeko baimena lortu arte izandako arazo burokratikoak kontatzen ditu. Baita gatazka-lekuetatik ihes egiten duten 80 pertsonari ontzi prekarioetan itsasoratzeko laguntza ematearen prozesua ere. Javi Juliok xehetasunez islatzen du egoera zail hau, bere sorkuntzaren eta ondorio tragiko guztien bidez.

Topaketan Aita Mari itsas salbamenduko langilea den Edou Thiam senegaldarra ere izango da. Senegaldik heldu zen Euskal Herrira eta bere borondatez hasi zen salbamendu ontzian lanean. Gaur egun, bere lantaldeko kide da, eta zortzi misio egin
ditu bi urtetan.

Itsas Museoak antolatu duen Tromelin erakusketak 1760. urtean hamabost urtez Indiako Ozeanoko irlatxo mortu batean abandonatu zituzten 80 esklabo malgaxeen historia biltzen du. Itsaso-kartzela bihurtu zen uharte horretan, urtez urte, beren estualdi eta larriminaren kontakizun isla utzi zuten bertan. Arkeologiari eta esklabotzari buruz hausnartzeko asmoz sortu ziren Ontziratu zaitez topaketak euskal itsas historiaren beste alderdi batzuk ezagutarazteko asmoz.

HITZAkide HITZAkide