Abenduko txoroskopoa
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Abenduaren 6an denok klasera. Hezkuntza sistema españolari: ez! Grebetan grebara, hezkuntza sistema españolari: ez! Eskola egunetan euskal kurrikuluma sortzera. Hezkuntza sistema españolari: ez! #CrossFitEzEskerrikAsko
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Durangora juteko desiatzen? Euritakoakin edo gabe itzuliko zea?Liburuak tabernan utzita ala ez? Topoz ala furgesiaz? #UrteanBehinAteratzenGeraDonostiatikDenokElkartzekoBerrizDurangonEuripetik #DurangokoMozkorra
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Santomasetako ferian zu zara izar nagusia, plazatik kanpo bazaude ere. Denek jan nahiko luketen taloa zara, oh zapaburius maitea, beraz, aukera ezazu zure muxua merezi duen norbait, ba ote dago ordea? #Goxoena
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Kroketazale maitea: eguraldiak seinaleak bidali dizkizu eta oraindik ez dituzu lagunentzat egin. Asteburua ez bada, aprobetxatu zubi amaitezina horretarako, ingurukoengatik batez ere #Bexamela
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Ikatzetik ikatzerako jolasak belaunaldiz belaunaldi dirau… Dabadaba eta Bukowski, nik bai noski. Ez bainaiz batere trosky. Itzuliko naiz etxera apur bat poski. #BertsoTxapelketaEzDaTostoiski
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Baratzeko pikuak hiru txorten, eta saskiak hiru aza. Dendako fakturak hiru zifra. Bolitxeak 3 euro, balioko al ditu inoiz? Ez zait orainarte burutik pasa. #EzSinestuTeleberria #EntzunTaPuntoEdoHoriEreEz
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Euritan dantzan abesti ederra egin izan balu bera ez den pertsonai batek… Gozatu ere egingo zenuke gauean dantzan. Esklerosiak gatibu du dantza, ala euria? #GatibuEzEskerrikAsko #DantzaBaiAntza
CANCER:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Olentzerori azken aukera: berriro eskatuko diot presoak etxeratzeko, etxeratzen ez baditu, olentzerorengan sinesteari utziko diot. #NahikoaDa #OlentzeroEginZureLana #JarraitzaileakGreban
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Euskaralditik kanpo hasi zara berriro ere ohiturak berreskuratzen. Komentario txispadun, txiste edo bestelakoak espainolez egitea da zure errutina. Izan kritikoa zure buruarekin eta dantzatu mingaina euskaraz #EguneroEuskaraz
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Asteburua asteazkenean hasten den asteburu hoberik! Eztabaidatu, negar egin, irri egin eta haserretu, Feministaldia ahalduntzen jarraitzeko bidea da eta! #AhoaNarras
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
San Tomaseko eguna aproposa da talo arteko jokuari heltzeko…bila ezazu biltokian galdu gabeko zapi berri hori, abarkak aproposak baitira lokatzetan ibiltzeko! #AbarkakEstu #Biltokiki
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Mundialaren oihartzuna amaitezina da eta ingurukoen komentarioak jasatea ez da erraza. Gomendioa: gelditu etxean, itzali mugikorra eta jarri pelikula bat, mantazpiko mimo eta guzti #PlanMundiala
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Bertsozale karneta banatuko balute, premium karneta izango zenuke. Apunteak hartu dituzu, oinak komentatu eta Irungo puntuekin amorratu. Ingurukoak informatu dituzu baina kontuz neurriarekin, astuna izaten ari zara eta. #BTN22 #BelarriBero