Tren geltokiko kartela
Astelehena da, goizeko lehen ordua, euria ari du. Astelehen hau, ordea, astelehenago izan da lanera joateko trena hartu behar izan duenarentzat. Kaosa Donostiako behin-behineko tren geltoki berrian.
Euskalduna zara, astelehena da, lanera joan behar duzu, eguneroko ibilbidea aldatu behar izan duzu, tren geltokiko sarrerara iritsi zara. Apur bat galduta zaude, noraezean eta argibideak bilatu dituzu. Kartelari so eta ‘Sarrerak salgai’ irakurri duzu. Momentu batez, subkontzienteak jokaldia egin eta antzerkirako ilara egiten irudikatu duzu zure burua. Baina, ez, astelehena da, kaosa dario eta euskalduna bazara, bigarren mailako herritarra zarela gogorarazi dizute goizean goizetik.