Inauteriak aurreratu dira Antiguan, Euskararen Egunean
Antiguotarrak Euskal Dantza Taldeak Lantzeko inauterietako dantzak berreskuratu ditu Euskararen Egunean.Urteak ziren dantza hau auzoan egiten ez zutela, eta dantza taldeak Euskaraldia eta Euskararen Eguna aprobetxatuta, berreskuratzeko hautua egin zuen.
Herri dantza izanik, modu herrikoiean egin nahi zuten, eta azken asteetan Lantz eta plaza dantza ikastaroak egin dituzte, larunbat goizetan, Antiguako merkatu zaharrean. Dantza taldeko kideez gain, beraz, hainbat auzotarrek parte hartu dute gaurko saioan.
Eguraldi petralaren ondorioz, Antiguako frontoian egin dute erakustaldia, baina atertu duenean atera dira Matia kalera. Hasieratik argi baitzuten asmoa: “Kaleak alaituko ditugu euskaraz biziz eta euskaraz dantzatuz!”.