Igarotako bidearen kronologia bat

Donostiako TAO zerbitzuarentzat hitzarmen propio bat egiteko proposatu du ELAk

tao1 TAO-ko eta garabietako langileen manifestazio bat, Donostian. (Argazkia: LAB)

Gipuzkoako TAO eta garabi zerbitzuetako langileek 29 greba egun egin dituzte, hitzarmen kolektibo duin baten alde. Ordea, bide hori alde batera uztea erabaki du ELA sindikatuak, “agortutzat” eman baitu. Horrela, Donostiako TAO zerbitzuarentzako hitzarmen propio bat garatzeko proposamena egin du.

Ostiralean, langileek eta patronalak negoziaketa bilera egin zuten, eta ELAren arabera, “patronalak argi utzi du ez duela negoziaketarako borondaterik”: “Bileran patronalak zazpi urterako hitzarmen baten proposamena egin du, batez besteko urteko %1,5ko soldaten igoerarekin eta ordu murrizte txiki batekin. Proposamen hori oso urrun dago proposamen onargarri batetik, eta patronalaren itxitasunaren seinale da”.

Egoera horren aurrean, ELAk “greba formatu honi amaiera ematea” erabaki du, eta proposatu du Donostiako TAO zerbitzuarentzat hitzarmen propio bat garatzeko negoziaketa hasteko. Horretarako, sindikatuak Donostiako Udala, EySA enpresa eta beste sindikatuak interpelatu ditu.

HITZAkide HITZAkide