Txomiñenekoa da hirugarrena

Donostiako Udala urrian hasi zen Bizigarbi izeneko bizikletentzako garbiguneak jartzen. Intxaurrondo eta Altza artean dagoen Arrobitxulo parkean jarri zuen aurrenekoa eta Intxaurrondoko Otxoki parkean bigarrena. Duela egun batzuk, berriz, hirugarrena kokatu zuten Txomiñeneko Ibai parkean, Kristobaldegi bidean dauden komun publikoen alboan.