Igarotako bidearen kronologia bat

Aitor Zabaleta omendu dute asteburuan

aitor-zabaleta Aitor Zabaletari omenaldia, bere hilketaren 24. urteurrenaren harira. (Argazkia: Sare Antifaxista)

Ostegunean 24 urte bete ziren Atletico Madrileko zale ultraeskuindar Ricardo Guerrak Aitor Zabaleta realzalea labankadaz hil zuenetik, eta urteroko legez, Zabaleta omendu dute asteburuan, urteurrenaren harira.

Realaren Lagun Taldeak Sare Antifaxistaren babesarekin antolatuta, hainbat realzale, Zabaletaren senide batzuk eta Jokin Aperribai presidentea Anoeta estadioaren kanpoaldean Zabaletaren omenez dagoen monolitoan elkarretaratu ziren larunbatean, Reala Rayo Vallecanoren aurka jokatzekoa zen lagunartekoaren aurretik. Lore eskaintza egin zuten monolitoan, eta ondoren, partidan zehar, Zabaletaren omenezko pankartak atera zituzten hainbat zalek.

HITZAkide HITZAkide