Annie Ernaux Literaturako Nobel Sariaren 'Los años de Super 8' filma proiektatuko dute bihar Trueban
Aurtengo Literaturako Nobel Saria den Annie Ernauxek zuzendutako Los años de Super 8 filma ikusteko aukera izango da bihar, abenduak 13, Trueba zinema aretoan. Gainera, Lur Olaizola zinema zuzendaria izango da saioan, solasaldian filma komentatzeko.
Saioa 19:30ean hasiko da, eta sarrerak Truebako leihatilan salgai izango dira, bihar bertan, 18:30etatik aurrera. Sarrerak, Kresala zine klubaren webgunean ere eros daitezke, eta bihar arratsaldean itxiko da salmenta hori.


