Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

EHUko erizaintzako hiru ikasle gipuzkoar Perutik atera ezinda daude

Presidentearen kargugabetzeak tentsioak eta protestak sortu ditu Hego Amerikako herrialdean.

Peru_gazteak Nahia Lertxundi donostiarra, Nahia Isuskiza eta Ainhoa Lopetegi EHUko erizaintzako ikasleak –ezkerretik eskuinera–.

Nahia Lertxundi EHUko erizaintzako ikasle donostiarra eta bere bi ikaskide, Nahia Isuskiza eta Ainhoa Lopetegi, Cusco hirian (Peru) harrapatuta daude. Txileko Santiago hiriburuan Erasmus programa bukatuta, Perura joan ziren oporretan, eta herrialdeko gertaera politikoek euren egoera baldintzatu dute. Izan ere, herrialdetik ezin dute atera.

Espainiako enbaxadak irtenbide bat ematen dien bitartean, Cusco bertako ostatu batean daude hiruak. Urtarrilean dute itzulerako hegaldia Santiagotik (Txile), baina ez dakite hartu ahal izango dutenik.

Isuskizak sare sozialetan kontatu du bizitzen ari den egoera. Herrialdeko tentsio politikoarekin kezkatuta daude, kaleetan protesta ugari daudelako:

 

HITZAkide HITZAkide