Katapulta programan izena emateko epea ireki dute
Proposamenak 2022ko abenduaren 14tik 2023ko urtarrilaren 9a bitartean aurkeztu beharko dira.
Katapulta Tourren bidez, musikaren eta arte eszenikoen arloetako “Gipuzkoako talentuak balioan jarri eta bultzatzea” bilatzen dute sustatzaileek. Buenawista Prolleckziom’s -ek koordinatzen du programa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntza du. Aurten, Kutxa Kultur Fundazioak egiten zuen programarekin batera elkartu, eta formazioa eta entsegu lokalak eskainiko ditu Katapultak. Ondorengo estekan egin daiteke izen-ematea.
Hautatutako proiektuei honako hauek eskainiko zaizkie: Lau emanaldi 400 euroren truke emanaldi bakoitzean, Gipuzkoako hainbat espaziotan edo jaialdietan, horietako bat Kutxa Fundazioaren Kluba aretoan; artistaren edo proiektuaren promozio bideo bat grabatzea; Komunikazioari eta sustapenari, eszenografiari, produkzioari, ekonomiari eta fiskalitateari buruzko prestakuntza programa bat; Kutxa Fundazioak Tabakaleran dituen instalazioetan entsegu espazio partekatuak doan erabiltzea, erabilgarritasunaren arabera.


