Zabaldu dute Gabonetan Non Stop kirol ikastaroetan izena emateko epea
Altzako kiroldegiko gimnasioko makina batzuk, igerilekura begira. Sara Ibarguren Donostia Kirolak antolatutako Gabonetan Non Stop kanpaina abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean egingo da. 3.200 plaza eskainiko ditu Bidebieta, Bentaberri, Altza, Intxaurrondo, Belodromo, Etxadi, Paco Yoldi eta Egiako kiroldegietan antolatutako 2.000 saioetan. Kiroldegi horietan hainbat jarduera egin ahal izango dira: pilates, yoga, ziklo-indoor, TRX, GAP, latinzumba, cross training, body total, mantentze-gimnasia eta tonifikazioa.
Kirol Txartelaren abonatuek doan eman ahal izango dute izena saio horietan, eta online egin ahal izango da donostiakirola.eus webgunearen bidez edo arreta zerbitzua duten kiroldegietan. Izena emateko epea gaur zabaldu dute.

