Argibusaren bidez adinekoek gabon giroa eta apaingarriak hurbiletik ikusi ahal izango dituzte
Argibusa. (Argazkia: Dbus) Azken urteetako etenaldiaren ondoren, Dbusek Argibusa jarri du martxan berriro, adineko pertsonei konpainiaren autobus batetik Donostiako gabon giroa eta apaingarriak hurbiletik ikusteko aukera emateko. Gaur Matia Fundazioarekin elkarlanean antolatu da jarduera, eta bertan bizi diren adinekoek aukera izango dute 18:15etik aurrera autobusean irteera bat egiteko eta hirian dagoen Gabon giroa ikusteko.
Egiten duten ibilbidean hiriko hainbat lekutatik igaroko dira, hala nola Alderdi Ederretik, Zurriolatik, Askatasunaren hiribidetik, Loiola kaletik, Santa Katalina zubitik, Frantzia pasealekuaren inguruetatik eta Maria Cristina zubitik.
Aurten, gainera, Donostiako Musika Eskolako ahots taldeak girotuko du irteera, ibilbidean zehar gabon kantak abestuko dituztelako.

