Auzoetako jaiek girotu dute aurtengo uda
2022ko Intxaur jaietako herri bazkaria. Pandemiaren ostean, auzo gehienetan jaiak berriro ere normaltasunez egiteko aukera izan dute uda honetan. Hala ere, uda baino lehenago egiten diren jai batzuetan gorabeherak izan zituzten antolatzaileek. Ibaetan, esaterako, martxoaren hasieran egiten dituzte festak, eta azken unean erabaki zuten horiek antolatzea, modu sinpleagoan. Bestalde, Oletan zailtasunak izan zituzten jaiak antolatzeko, eta, agian, egiten dituzten azken urtea izan daiteke aurtengoa.

