Donostiako Piratek 20 urte bete dituzte
2022ko abordatzea. Donostiako Piratak 2002an sortu ziren, eta aurten 20. urteurrena bete dute. Lehenengo urtean, Parte Zaharreko hainbat taberna elkartu, eta tabernen arteko jolasak antolatu zituzten jai herrikoien alde. Tabernek piztutako metxa azkar zabaldu eta 2003an Donostiako jaien etorkizuna aldatuko zuten egitasmoa antolatuko zuten piratek: Abordatzea. Lehenengo abordatzearen ostean, 2004an baimen bat eman zuen udalak abordatzea ofizialki egin ahal izateko. Urteak aurrera egin eta hirian zuen harrera ona kontuan izanda, udalak 2007an egitarauan sartzeko proposamena egin zuen. Pixkanaka, urrats sendoak egiten joan ziren, eta urtez urte, jai herrikoi eta parte-hartzaileen eredua landu eta indartu dute.
Aurtengo Aste Nagusi Pirata abuztuaren 13tik 21era egin zuten, Biba festa, biba eraldaketa, biba piratak lelopean. Matti pertsonaia Euskal Herriko Bilgune Feminista izan zen, Piraten antzera, hark ere 20 urte bete baititu aurten. Bestalde, Aurtzaka goaz izeneko aurtengo abestiaren sortzailea Physis versus Nomos taldea izan zen.

