Elbira Zipitriaren eskultura, foru jauregiko ohorezko patioan
Elbira Zipitriaren eskultura. (Argazkia: Inaxio Esnaola) Foru jauregiaren ohorezko patioaren erdian dago Elbira Zipitria Irastortzaren (Zumaia, 1906 – Donostia, 1982) eskultura. Aldundiak irailaren 29an egin zuen inaugurazio ekitaldia, eta Zipitriaren ikasle eta lankide izandako 50 bat lagunek parte hartu zuten. Markel Olano ahaldun nagusiak adierazi zuenez, Gipuzkoak eta Euskadik “XX. mendean izandako erreferente eta ikur handienetakoa” da Zipitria. Haren heriotzaren 40. urteurrena bete da aurten.

