Espetxe zigorrak ezarri dizkiete 13/13 auziko lau auzipeturi
13/13 auzoaren aurkako manifestazioa. Euskal presoen eskubideen defentsan aritzen ziren hainbat euskal herritarren aurkako 13/13 epaiketako epaia martxoan atera zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Espetxe zigorrak ezarri zizkien Arantza Zuluetari (7 urte eta sei hilabete) Jon Enparantzari (lau urte), Naia Zuriarraini (hiru urte eta sei hilabete) eta Iker Sarriegiri (hiru urte eta egun bat). Julen Zelarain, Saioa Agirre eta Nerea Redondo absolbitu egin dituzte. Enparantza, Sarriegi eta Redondo donostiarrak dira.

