Etxerako bidea egiten jarraitzen dute
'Izan bidea' manifestazioa. Urtarrilean egin zuten presoen eskubideen aldeko lehenengo manifestazio esanguratsua Donostian. Urteroko legez, Sare Herritarra Bilbon ziren egitekoak manifestazio nazionala, baina pandemiaren ondorioz, mobilizazio txikiagoak antolatu zituzten Euskal Herriko hirietan eta herrietan. Ondoren, urrian, Izan Bidea dinamika itxi zuten hirian, bi urte eta erdiren ondoren. Milaka lagunek hartu zuten parte manifestazioan, eta egun osoko jaialdia egin zuten ondoren Illunben.
Mobilizazio horiez gain, beste hainbat mobilizazio egin dituzte euskal presoen eskubideen alde, hainbaten zigorretan atzerapausoak eman baitituzte aurten, Xabier Atristain eta Mikel San Argimiro donostiarrenetan, besteak beste. Eusko Jaurlaritzak emandako hirugarren graduarekin atera ziren kalera biak, baina berriz espetxeratu zituzten ondoren (urrian Atristain eta azaroan San Argimiro), Espainiako Auzitegi Nazionalak onartu egin baitzituen Fiskaltzak euren hirugarren graduei jarritako helegiteak. Aipatzekoa da udalak Atristainen aldeko adierazpena onartu zuela.

